Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Datorren abenduaren 11n, 18:30ean, Amancay Gaztañagak idatzitako Martin Martina trilogiaren aurkezpena izango da Zestoako Lili Jauregian. Sarrera doakoa da, baina ezinbestekoa izango da gonbidapenak jasotzea Zestoako turismo bulegoan lekua bete arte. Gaurtik aurrera jaso ahal izango dira sarrerak.
XV. mendeko eraikin enblematiko honek, obraren hainbat pasarte inspiratu ditu, eta bereziki gazteei eskainitako aurkezpena izango da. Gaztañagaren hitzetan, Lili jauregia beste modu batean ezagutzeko aukera paregabea izango da abenduak 11koa. Ekitaldiari hasiera emateko, gazteek irakurketa dramatizatua egingo dute, eta liburuko pasarte batzuei bizitza emango diete. Ondoren, solasaldi bat egingo da egilea eta Aritz Cestonarekin, bildumaren sorkuntzari eta gaiari buruzko xehetasunak emateko.
Martin Martinaren lehen liburua, “Martin Martina eta urrezko orraziaren misterioa” udazkenean kaleratu zen eta bigarrena, “Sorginen Baratza” argitaratu berri du Elkar argitaletxeak. Hirugarren liburua datorren urteko udaberrian argitaratuko da.