Albisteak
Martxan da Atzegiren aurtengo kanpaina “Bizi nire errealitate intelekuala eta mugak hautsi” lelopean
— 2019-10-03Hasi da Atzegiren 2019ko sentsibilizazio kanpaina. Kanpaina honek irisgarritasun kognitiboaren gaia du ardatz. “Bizi nire errealitate intelektuala eta mugak hautsi” lelopean, Atzegik gizartea “adimen desgaitasunaren betaurrekoak” jartzera animatu nahi du, modu honetan, errealitatea beste era batera ulertzen duten pertsonen azalean jar gaitezen.
Pertsona batzuk zailtasunak izaten dituzte eguneroko bizitzan jasotzen ditugun mezu batzuk ulertzerako orduan, adibidez, jatetxeetako kartak, egutegiak, garraio publikoko ordutegiak etab. Atzegik kanpaina honekin gizartea pertsona horiek dituzten zailtasun horietaz kontziente izatera bultzatu nahi du, denon artean ingurune ulerterraz bat eraiki dezagun. Izan ere, pertsona hauentzat hain oinarrizkoak diren mezuak modu irisgarriago batean aurkezten badizkiegu euren autonomia eta independentzia handituko da, eta ondorioz bizi kalitate hobeagoa izango dute.
Bihar, hilak 4 ostirala, arratsaldeko 18:00etan aurkeztuko dute kanpaina Azpeitiko plazan.
Kanpainaren bideoa eta informazio gehiago hemen.
Egin zaitez bazkide