Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Igande honetan da Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta hainbat ekintza antolatu ditu Zestoako Mugimendu Feministak. Larunbat arratsaldean, Martxoaren 8aren bezperan, hasiko dira ekintzak.
19:00etatik aurrera hasiko dira giroa alaitzen kaleetan zehar egingo duten karropoteoarekin. Ondoren, 21:00etan, afari feminista izango da Jubilatuen tabernan. Afarirako txartelak salgai daude dagoeneko Ogi Berrin eta Portalen, 15 euroren truke. “Ikasle eta prekarizatuek”, berriz, 10 euro ordaindu beharko dute. Menu beganoa eskatzeko aukera ere egongo dela azaldu dute antolatzaileek. Martxoaren 8an egingo dute, ordea, ekintza nagusia; izan ere, 12:30ean manifestazioa deitu dute, plazatik abiatuta.