Albisteak

Martxoaren 8ari begira, hitzaldiak eta mobilizazioa antolatu ditu Urola Erdiko Itaiak

Urola Erdiko Itaiak hitzaldiak eta kontzentrazioa antolatu ditu Emakume Langileen Nazioarteko Egunerako. Azpeitian, Azkoitian eta Zestoan eskainiko dituzte hitzaldiak martxoaren 6an eta 7an eta martxoaren 8an mobilizazioa egingo dute Azpeitian, plazan hasi eta epaitegiraino, Emakume langileon interesen defentsan, lege burgesa borrokatu lelopean.
Zestoako hitzaldia larunbat honetan izango da, ‘Asistentzia lanak eta emakume langileon zapalkuntza’  izenburupean. Goizeko 11:00etan izango da hitzordua, Alonderoko kultur aretoan.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide