Albisteak

Martxoaren 8rako manifestazioa antolatu du Zestoako emakume feministen taldeak

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, gerturatzen ari den honetan, Zestoako emakume feministen taldeak, Udalaren laguntzarekin, larunbat goizerako egitaraua kaleratu du.

Eguerdiko 12:00etan manifestazioa egingo da herriko plazatik abiatuta. Antolatzaileek herritarrei deia luzatu diete ekitaldian zerbait morea eramateko, zapia, poltsa, kamiseta edo beste edozein elementu, borroka feministaren ikur gisa. Mobilizazioaren ostean, parte-hartzaileek elkarrekin tortilla pintxo bat jateko aukera izango dute.

Aurreko egunean ere, martxoaren 7an, ostirala, haur eta nerabeek eskulan tailerrean parte hartzeko aukera izango dute plazan. Arratsaldean egingo den egitasmo honetan, parte-hartzaileek hainbat eskulan egingo dituzte, ondoren, herria apaintzeko erabiliko direnak.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide