Albisteak
‘Mauriziak ez du inor hil’ ikuskizuna eskainiko dute ekainaren 23an Zestoan
— 2023-05-30Ines Osinagak eta Lorea Argaratek sortutako ‘Mauriziak ez du inor hil’ ikuskizuna antolatu du Udalak datorren ekainaren 23rako. Udalak antolatu du saioa. Iluntzeko 23:00ak aldera izango da hitzordua, San Joan sua itzali ondoren, Laranjadi plazan. Aurretik, Aizpea Aristi zestoarrak abesti batzuk joko ditu gauari hasiera emateko.
Egungo euskal iruditegi kulturala eta folklorea zalantzan jarri eta berrirakurtzeko aukera paregabea eskaintzen du ikuskizunak. Diziplina ezberdinak uztartzen dira: musika organikoa eta elektronikoa, arte bisualak, argiak, dantza eta moda. Are gehiago, osagaiak, argiak, bisualak, koplak, panderoak, samplerrak, autotunea, irrintziak…
Hemen informazio gehiago:
Maurizia Aldeiturriagaren kopletatik abiatuz, euskal folklore digital eta formatu berrietan oinarritutako zuzeneko ikuskaria. Kopla zaharrak ezagutzeko, orduko istorioak gugana ekartzeko, doinu tradizionalei gaur egungo eszenan espazio bat eskaintzeko eta plazandreei gorazarre egiteko teknologia zahar eta berriekin sortutako proiektua.
Ikuskizun hau kolektibo batek sortzen du eta emanaldi guztiak ezberdinak dira. Loraldian horrelako arte diziplina uztartuko dira: musika organikoa eta elektronikoa, arte bisualak, argiak eta dantza.
Badakigu historia irabazleek idazten dutela. Kultura besteari lekua egitea bada, lekua nori egin zaion eta nori ez zalantzan jartzeko unea da. Gure iruditegi kulturala eta gure folklorearen berrirakurketa da proposamen ausarta hau.
“Mauriziak ez du inor hil” bada halako ahalduntze kolektibo bat. Maurizia ez naiz ni, baina ni ere banaiz ez zara zu, baina zu ere bazara, Maurizia gu gara.
Egin zaitez bazkide