Albisteak

Mendebaldeko Saharan bizi duten egoera salatzeko ekitaldiak antolatu dituzte aste honetarako

Mendebaldeko Saharan bizi duten egoera salatzeko ekitaldiak antolatu dituzte Zestoako Gazte Asanbladak eta Zestoako Saharauien Kolektiboak elkarlanean, Errepresioa gelditu, Sahara askatu! lelopean.

Bihar, asteartea, “Gatazkaren testuinguru historikoa eta egungo egoera” izenburupean hitzaldia eskainiko dute, arratsaldeko 18:00etan hasita, Alonderoko kultur aretoan. Ostegunerako, otsailak 25, berriz, kontzentrazioa deitu dute Errepresioa eta okupazioaren aurrean, autodeterminazio eskubidea saharar herriarentzat lemapean. Arratsaldeko 19:00etan izango da hitzordua, plazan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide