Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Zestoa eta Urepele herrien arteko senidetze proiektuaren baitan bi herrien arteko ibilbidea zehaztu nahi da eta hau prestatzeko irteera antolatu dute Agiro Mendi Klubak eta Udalak. Irteera apirilaren 20an, larunbatean, izango da eta Andoaindik Goizuetara bitarteko 22 kilometroko mendi ibilbidea egingo dute bertan. Andoainera zuzentzeko, Gurutzetik goizeko 7:30ean aterako dira. Goizueta edo inguruetan bazkaltzeko aukera aztertzen ari da antolakuntza eta kasu horretan itzulera arratsaldeko 17:00etan izango da. Izena kiroldegian eman behar da apirilaren 17, asteazkena, bitartean eta 10 euroko ordainketa egin beharko da izena ematerako orduan. Bazkaria antolatzen bada, hori aparte ordaindu beharko da.