Albisteak

Mendia ardatz izango duen kontzertua eskainiko du Bandak ostiralean

Bandak “Mendia” izenburua duen kontzertu monografikoa eskainiko du. Emanaldian, Agiro Mendi Taldeko kideek abestiekin lotutako argazki eta bideo proiekzioak egingo dituzte, musikak eta irudiek bat eginda mendien inguruko bidaia bisual eta musikala osatzeko.

Kontzertua 20:00etan izango da parrokian, eta egitarauan mendiekin lotutako hainbat pieza entzuteko aukera izango da, besteak beste Mountain Moments, Yellow Mountains, Stone Mountain Fantasy, Ttutturre, Montañas del Fuego, Nanga Parbat eta Pilatus: Mountain of Dragons. Zuzendaria Beñat Etxabe Merino izango da.

Kontzertuaren aurretik, 19:00ak aldera, bandako kideek kalejira egingo dute emanaldia iragartzeko. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, amaieran sorpresaren bat ere izango da bertaratzen direnentzat.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide