Albisteak

Merkatari txikien jarduna sustatzea helburu duen sentsiblizazio kanpaina aurkeztu dute

Astelehenean aurkeztu zuten eskualdeko herrietako merkatari txikien jarduna sustatzea helburu duen sentsibilizazio kanpaina Lili Jauregian. Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako udalek zein bertako merkatari elkarteek, Iraurgi Berritzenek eta Dendartean, Gipuzkoako merkatari, ostalari, zerbitzu enpresa eta autonomo elkarteen bilkurak elkarlanean landutako proiektua da. Herritarrak eskualde zein herriguneko saltoki txikietan erosteak eta merkataritza tradizionalak gure inguruan duen garrantziaz sentsibilizatzea du oinarri kanpaina honek.

Astelehenean ospaturiko aurkezpen ekitaldian Iraurgi Berritzeneko teknikariak, hiru udaletako ordezkari politikoak eta Azkoitiko Herrixen, Azpeitiko Bertan eta Zestoako Zestoan merkatari elkarteetako hainbat dendari izan ziren.

Kanpainak eskualdeko irudiekin osatutako hiru bideo ditu oinarri. Azkoiti zein Azpeitiko zinema aretoetan, tokiko hedabideetan eta sarean aurkeztuko dituzte bideo hauek, hilaren 14, 16 eta 21ean. Bideo hauekin, Interneten eta saltoki handien aurrean denda txikiek dituzten “indarguneak” agerian utzi nahi dira, eskualdeko merkataritzaren “bereizgarriak azpimarratuz”.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide