Albisteak

Merkatariek poltsa konpostagarriak banatzeko deialdia zabaldu du Urola Erdiko Mankomunitateak

Deialdi honen helburua,  Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako merkataritza eta zerbitzu establezimenduei 2019an eta 2020an poltsa konpostagarriak banatzeko zerbitzua eskaintzeko diru-laguntzak ematea da.

Hiru herrietan, guztira 11 establezimenduk jasoko dute diru-laguntza, horietatik bi Zestoan egongo dira. Kanpaina honen helburua hondakin organikoen balorazioa, banaketa bereizia eta birziklapena sustatzea da, herritar guztientzat hurbilagoak eta erabilerrazagoak diren entrega-guneak sortuz. Urola Erdiko Mankomunitateak guztira 11.000€ bideratuko ditu zerbitzu honetara eta establezimendu bakoitzak 1.000€tako laguntza jasoko du.

Diru-laguntzak lortzeko bete beharreko baldintzak eta informazio gehiago hemen.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide