Albisteak

Merkataritza, ostalaritza eta bestelako zerbitzu sektoreetako ekonomia indarberritzeko diru-laguntza deialdia zabalduko du Udalak

Covid-19ari aurre egiteko tokiko merkataritza, ostalaritza eta bestelako zerbitzu sektoreetako ekonomia indarberritzeko diru-laguntza deialdia zabalduko du bihar, asteazkena, Udalak. Diru-laguntzen xedea, tokiko jarduera sustatu nahiz suspertzea dira, eta bide batez, sektoreen jarduera ekonomikoa, enplegua eta lehiakortasuna mantentzea, Covid-19aren krisiak eragindako ondorioei aurre egin ahal izateko.

Zestoako Udalak Covid-19ak eragindako kalteak arintzeko diru-laguntza lerroa zabaldu zuen pasa den apirilean. Alarma egoeraren ondorioz jarduera ekonomikoa eteteak ekarritako kalte ekonomikoak izan zituzten norbanako, familia, ostalaritza eta komertzio txikiei zuzendu zitzaien laguntza. Oraingoan, Covid-19aren aurrean establezimenduek beren jarduera ekonomikoa egokitzeko egindako inbertsioak finantzatzeko izango dira diru-laguntzak. Guztira, 18.606,00€ bideratuko ditu deialdiari aurre egiteko. Eskaerak egiteko azken eguna abenduaren 1a izango da.

Informazio gehiago hemen.

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide