Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Mikel Ibargurenek, Ekain Albitek, Nicolau Mallofrek eta Adria Rocak zuzendu duten “Negu hurbilak” lana aukeratu dute Locarnoko 76. Zinemaldian (Suitza) . “Cineasti del Presente” sailean lehiatuko du euskarazko filmak eta aukeraketa horri esker, pelikulak mundu mailako estreinaldia izango du A klaseko jaialdian. Abuztuaren 9an izango da aurreneko emanaldia.
Zubietan grabatutako filmak ihesaldi baten historia kontatzen du, eta hango herritarrek ere hartu dute parte grabaketetan.
Lau gazteen aurreneko film luzea izan da eta Mikel Ibarguren herritarraren esanetan amets utopiko bat egi bihurtu zaio: “Futbolean Champions League txapelketa jokatzea bezalakoa”.
