Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Joan den ostegunean, maiatzaren 29an, ospatu zen udalbatzarrean, landutako puntu nagusietako bat izan zen Montse Atxega zinegotziak kargua utzi duela jakinaraztea. Mikel Arregi alkateak azaldu zuenez, EAJren zerrendako hurrengo bi hautagaiek, Daniel PeƱasek eta Itziar Elorzak, uko egin diote hutsik geratutako postua hartzeari. Ondorengoa, Xabier Gallastegi, prest agertu da ardura hori bere gain hartzeko. Hori horrela, martxan jarriko dute hura zinegotzi izendatzeko prozedura eta espero dute hurrengo udalbatzarrerako Gallastegik izatea kargua. Azkenik, Arregik eskerrak eman zizkion Atxegari, udalaren izenean, egindako lanagatik eta ekarpenagatik.