Albisteak
Moriako errefuxiatuen kanpalekurako janari bilketa egingo du Portalek gaur eta bihar arkupetan
— 2020-09-25Zestoak ere bat egin du Zaporeak taldea aurrera eramaten ari den janari bilketa erraldoiarekin. Greziako Lesbos uharteko Moria errefuxiatuen kanpalekuan, lehen gutxi bazuten, koronabirus kasuak geroz eta gehiago dira eta orain gainera sutea sortu da, bertako larrialdi egoera areagotuz.
Zaporeak taldeak elkartasun sukaldea du bertan Lesbosen eta errefuxiatuen arten egunero otorduak banatzen ditu. Errefuxiatuen kopurua ere gorutz doa, ordea eta deialdia egitera behartuta ikusi da.
Portalek egingo du bilketa gurean, gaur irailak 25, ostirala, 17:00-20:30 eta bihar irailak 26, larunbata, 11:00-14:00 bitartean udaletxeko arkupetan. Jasoko diren elikagaiak ondorengoak izango dira; arroz luzea, garbantzuak, dilistak, babarrunak, makarroiak, atuna eta sardina latak, oliba olioa, espeziak (piper hauts zuria eta beltza, komino eta currya), esne hautsa eta barrita energetikoak.
Egin zaitez bazkide