Martxoa 2026
— 2026-03-27Irakurri 280. zenbakia hemen.

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak MUGI txartelak eskuratzeko sarea Gipuzkoako 18 turismo bulego eta baliabide turistikotara zabaldu du. Horien artean dago Zestoako Turismo Bulegoa; bertan MUGI txartel anonimoa eskuratu ahal izango da, aldi berean pertsona batek baino gehiagok bidaiatzeko aukera ematen duena. Dagoeneko, garraio txartel horiek leku horietan eskuratu daitezke, bost euroko aurrekarguarekin.
Neurri honen helburua da turistek Gipuzkoan mugitzerakoan garraio publikoan erraztasun handiagoak izatea. Bisitariez gain, herritarrek ere eskuratu dezakete txartel mota hau.