Albisteak

“Mugimendu autonomoa 80. hamarkadan Euskal Herrian” hitzaldia eskainiko du Juantxo Estebaranzek larunbatean Gaztetxean

Zestoako eta Azpieitiko gazte asanbladek antolatutako “Hitza eta Ekintza” jardunaldiak zestoara iritsiko dira datorren larunbatean (hilak 10). Guztira, hiru hitzaldi antolatu dituzte eta langile klasea, bere antolakuntza, Euskal Herriko esperientzia, nazio auzia… izango dituzte hizpide hainbat militante zein ikerlarik eskainitako solasaldietan. “Uste dugu 70. eta 80. hamarkadetan badela esperientziarik jasotzeko, teorian zein praxian, mugimendu politiko ezberdinetan, langileen ezagutzaren ikuspegitik eta askatasunez ekiteari dagokionean” azaldu dute antolatzaileek.

Larunbateko hitzorduan, Juantxo Estebaranz idazle, Likiniano elkarteko kide eta doktoreak 80. hamarkadako mugimendu atunomoetan bizi izandako hainbat esperientzien berri emango du Mugimendu autonomoa 80. hamarkadan Euskal Herrian izenburupean antolatutako solasaldian. Ibilbide militante luzea du Estebaranzek. Hitzaldia goizeko 11:00etan hasiko da, Gaztetxean.

Jardunaldiak azaroaren 24an amaituko dira. Herri mugimenduko militante batek nazio auzia eta langileriaren antolaketa politikoa izango ditu hizpide. Solasaldia goizeko 11:00etan hasiko da, Azpeitiko Gaztetxean.

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide