Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Datorren astelehenean, martxoaren 24an, hasiko da Ertxiña Musika Eskolako ikasleen Musika Astea, eta lau egunez luzatuko da, martxoaren 27ra arte. Ekitaldi guztiak Kultur Etxeko areto nagusian izango dira, egunero, 17:15etik aurrera.
Bertaratuek aukera izango dute ikasleen emanaldi laburren bidez instrumentu ezberdinak entzuteko eta ezagutzeko. Gainera, saio bakoitzaren amaieran, nahi duten haur eta gazteek instrumentuak probatu ahal izango dituzte, datorren ikasturterako instrumentua aukeratzeko asmoz.