Albisteak

Musika, dantza eta emozioak izango dira gaur arratsaldeko Txistularien Alardea

Txistularien Alardea gaur izango da arratsaldeko 19:00etan Kiroldegiko frontoian. Aurtengo edizioak emozioak, musika estilo ezberdinak eta Euskal Herriko artista askoren parte-hartzea uztartuko ditu.  Zuzendari lanetan Garikoitz Mendizabal izango da, eta ikusleei esperientzia paregabea eskaintzeko prestatutako errepertorio berezia izango da entzungai.

Agertokian izango dira, besteak beste: Julen Alonso eta Uxue Kerejeta, Imanol eta Iratz Urkizu, Nerea Mendizabal eta Agurtzane Auzmendi, Joritz Zunzunegi, Itxaropena Dantza taldea, San Pedro Abesbatza eta eskolako haur kantariak. Euskal Herri osoko txistulariak bilduko dira, festa koloretsu eta parte-hartzailea osatzeko.

Ekitaldia ez da soilik txistularien erakustaldia izango; dantza, kantu eta musika modernoaren moldaketak uztartuz, kultur adierazpen kolektibo eta bizia izango da. Txikien ahotsak eta Euskal Herriko artista ezagunak elkartzeak, publikoarentzat emanaldi berezia sortuko du.

Errepertorioa:

Kontzertuak askotariko kantu eta doinuak bilduko ditu, bai euskal musikagintzako klasikoak, bai gaur egungo sorkuntzak:

1492 Paradisuaren konkista (Vangelis) – Mold.: Jabier Ituarte

Elias eta Belatxe (fandangoa) + Basalde (arin arina) – Xabier Zabala eta Itxaropena Dantza taldea

Haria (Julen Alonso) – Mold.: Pello Irigoien

Mundua geldituko balitz (Julen Alonso)

Gabe (Nerea Mendizabal / Agurtzane Auzmendi) – Mold.: Aitor Furundarena. Abeslariak: Nerea Mendizabal eta Agurtzane Auzmendi

Behialako (Nerea Mendizabal) – Hitzak: Lluisa Etxeberria, Mold.: Aitor Furundarena. Abeslariak: Nerea eta Agurtzane

Mirotzak (Benito Lertxundi) – Mold.: Xabier Zabala. Abeslariak: Iratz eta Imanol Urkizu

Benitorekin kantari (Benito Lertxundi) – Mold.: Xabier Zabala. Abeslaria: Joritz Zunzunegi

Aitari (Xabier Zabala) – Itxaropena Dantza Taldearekin

Zurekin batera (ETS) – Mold.: Iñaki Telleria. Abeslariak: Agurtzane eta Nerea + koroa eta eskolako haur koroa (arduraduna Mertxe Merino)

Abuela maitea (ETS) – Mold.: Iñaki Telleria. Abeslariak: Nerea eta Agurtzane + eskolako haur koroa

Tokiren batean (Julen Alonso) – Mold.: Aitor Furundarena

Bizigoza (Julen Alonso) – Panderoa eta ahotsa: Uxue Kerejeta

Jaialdia (Iñaki Urkizu)

Bueltan da! – Kantu bat (Bulego) Abeslaria: Iratz Urkizu, koroarekin eta haur koroarekin




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide