Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Ezberdina izango da aurtengo Santa Zezilia eguna. Ertxiña Musika eskolako arduradunek kontzertuak bizi garen egoerara moldatzea pentsatu dute. Datorren astean, lau kontzertu eskainiko dituzte lau egunetan. Entzulerik gabeko kontzertuak izango dira baina Danbolineko Facebook-eko orrialdean zuzenean jarraitzeko aukera egongo da. Astelehenean, asteartean, asteazkenean eta ostegunean izango dira kontzertuak, arratsaldeko 17:30ean hasita.