Albisteak

Musika eskolen elkartearen III. Piano Jaialdia izango da bihar Kultur Etxeko aretoan

Gipuzkoako eta Bizkaiko zazpi udalerritan Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak antolatuta III. Piano Jaialdia egingo da asteburuan. Zestoa izango da zazpi egoitzetako bat; hain zuzen ere, bihar, larunbata, Kultur Etxeko aretoan pianoak hartuko du protagonismoa.

Lau musika eskola desberdinetako 36 ikaslek parte hartuko dute: Azkoitiko Bizkargi Musika eta Dantza Eskolakoek, Anoetako Loatzo Musika Eskolakoek, Lekeitioko Musikaia Musika Eskolakoek eta Zestoako Ertxiña Musika Eskolakoek.

10:00etan hasita, bi emanalditan banatuta egingo dute jaialdia. Zestoako eta Azkoitiako ikasleak izango dira lehenak oholtzara igotzen, 10:00etatik 11:00etara. Ordu erdiko etenaldiaren ondoren, 11:30etik 12:30era, Anoetako eta Lekeitioko ikasleen txanda izango da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide