Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Martxoaren 8aren bezperan, Zestoako Mugimendu Feministak antolatuta, Emakumeen Nazioarteko Egunaren baitako aldarrikapenak eta ospakizunak izan ziren herrian. Azken asteotan hainbat ekintza egin ditu talde feministak egun horren bueltan, eta atzokoan musika eta jana izan ziren protagonista.
Eguraldi euritsuak askorik lagundu ez bazuen ere, karropoteoarekin musikaz bete zituzten arratsaldean herriko kale eta tabernak. Festarekin jarraitzeko, Jubilatuen tabernan elkartu ziren ondoren afari feministan. 40 lagun inguru bildu ziren mahaiaren bueltan, eta afalostean karaokean kantatzera ere animatu ziren hainbat.
Gaur, Emakumeen Nazioarteko Egunean, kalera irteteko txanda izango da berriz ere. Zestoako Mugimendu Feministak manifestaziora deitu du 12:30ean, plazatik abiatuta.












