Urtarrila 2026
— 2026-02-10Irakurri 278. zenbakia hemen.

Gaur goizean ospatu da 3. Piano Jaialdia Kultur Etxean. 10:00etatik 11:00etara Azkoitia eta Zestoako ikasleek jo dute; 11:30etik 12:30era, berriz, Anoeta eta Lekeitiokoek hartu dute lekukoa.
Piano-jole gazteen familia eta lagun asko izan dira bertan, aretoa giro goxo eta hurbilez betez. Saioen ondoren, parte-hartzaileei mokadutxoa ere eskaini diete, eta guztiek batera goiz pasa ederra egin dute, musika eta giro onak lagunduta.




