Albisteak

N-634 errepidetik Arroabera sartzeko bidea itxita egongo da ostegun eta ostiralean

Zestoako Udalak jakinarazi duenez, martxoaren 5ean eta 6an (osteguna eta ostirala) itxita egongo da N-634 errepidetik San Isidro kalera eta Arroabeko erdigunera sartzeko sarbidea. Itxieraren arrazoia igogailu publiko berria eraikitzeko lanak dira. Lan horiek direla eta, N-634 errepidea eta San Isidro kalea lotzen dituen sarrera itxita egongo da. Zehazki, ostegunean 9:30etik 18:30era bitartean egongo da itxita; ostiralean, berriz, 8:30etik 18:30era.
Sarbidea itxita dagoen bitartean, ibilgailuek GI-631 errepidetik, Olaeta kaletik, egin beharko dute herrigunerako sarrera.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide