Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

“Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka” Errigora kanpaina martxan da aurten ere Zestoan. Egitasmo honen helburua, Nafarroako hegoaldean euskara bultzatu eta indartzea da, eta horretan laguntzeko bertako baratzetako produktuekin osatutako hiru otar eros daitezke: saski beltza (betikoa 55€), saski berdea (ekologikoa 65€) eta saski zuria (berezia 75€). Jasotako diruaren %25a zonalde horretan euskalgintza sustatuz euskara hauspotzeko erabiliko da.
Herriko dendetan, tabernetan, Herri Eskolan, AEKn edo portalekulturelkartea@gmail.com helbidera mezu bat bidalita eskura daitezke, baita Errigorako webgunean ere.
Oharra: Otarrak eskatzeko azken eguna azaroaren 12a izango da.