Albisteak

Nara Merinok eta Ivan Rodriguezek irabazi dute Arroabeko Udaberriko II. argazki rallya

Joan den ostiralean banatu zituzten Arroabeko Udaberriko II. argazki rallyko sariak. Nara Merinok eskuratu zuen lehen postua 16 urtetik beherakoen kategorian, eta Ivan Rodriguezek 16 urtetik gorakoenean. Aimar Merinok bigarren postua lortu zuen 16 urtetik beherako kategorian, eta Oihan Ruizek hirugarrena. 16 urtetik gorakoetan, berriz, Juan Ramon Llavori izan zen bigarren, eta Jorge Murgiondo hirugarren. Auzoko sailkapenik onenaren saria Miriam Aizpuruk jaso zuen, eta argazki onenarena Ivan Rodriguezek.

Sari banaketako argazkiak:

Rallyko argazki sarituak:

16 urtetik beherakoen kategoria:

1. saria NARA MERINO

 

2. Saria AIMAR MERINO

3. Saria OIHAN RUIZ

16 urtetik gorakoen kategoria:

1. Saria IVAN RODRIGUEZ

2. Saria JUAN RAMON LLAVORI

3. Saria JORGE MURGIONDO

Auzoko sailkapenik onena MIRIAM AIZPURU

Argazki onena IVAN RODRIGUEZ

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide