Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Naroa Agirre eta Leire Oskoz Ados Binakako Txapelketako finalerako sailkatu dira Maddi Barrocal eta Amaia Arrastiari 22-17 irabazita. Finalerdia Anoetan izan zen atzo Atano III. pilotalekuan. Gaur, igandea, bigarren finalerdia jokatuko da Miarritzen (Lapurdi), Plaza Berrin, 11:30ean. Ainhoa Ruiz de Infante eta Oihana Orbegozo arituko dira Iera Iturriagaren eta Ane Mendibururen aurka. Bi finalerdietako irabazleek finala jokatuko dute martxoaren 29an, Iruñean, Labriten. Hilberri den Naroa Elizalde, Ados klubeko sortzaile eta pilotaria omenduko dute finalean.