Albisteak

Naroa Agirre finalera sailkatu da Euskal Selekzioarekin Munduko Txapelketan

Emaitza bikainak lortzen ari da Euskal Selekzioa Argentinako Mendozan jokatzen ari den XI. Munduko Esku Pilota Txapelketan. Lehen jardunaldietan gizonezkoen zein emakumezkoen mailetan jokatutako 14 partidak irabazi ditu taldeak, eta garaipen bolada horretan parte hartu du Naroa Agirre herritarrak ere.

Arroagoiko pilotariak hiru partida jokatu ditu txapelketan, eta bere modalitatean, One Wall delakoan, zuzenean finalerako sailkatu da Euskal Selekzioa, ligaxkako zazpi neurketak irabazita. Ingalaterra, Italia, Txile, Argentina, Venezuela, Herbehereak eta Valentziaren aurka nagusitu dira euskal pilotariak, hasieratik maila handia erakutsiz.

One Walleko finalak ostiralean, apirilak 10, jokatuko dira. Euskal Selekzioa Puerto Ricoren aurka ariko da Argentinako 11:15ean, eta arratsaldean erabakiko dira podiumeko postuak: 3. eta 4. postuak 16:00etan, eta final handia 18:00etan.

Txapelketa apirilaren 6an hasi zen inaugurazio ekitaldiarekin, eta hainbat modalitate biltzen dituen hitzordua igandera bitartean jokatuko da Mendozan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide