Albisteak

Naroa Agirre III.Bizkaia Txapelketako finaletik kanpo utzi du antolakuntzak

III. Bizkaia txapelketako finala jokatzekoa zen igande honetan Naroa Agirre arraoarra. Antolakuntzak jakinarazi duenez, Agirre eta bere bikote Olatz Arrizabalagak ez dute finala jokatzeko aukerarik izango. Parte hartzailetako batek erreklamazioa aurkeztu zion antolakuntzari. Berrikusketak egin ondren, araudia interpretatzerakoan akatsa egin dutela azaldu du antolakuntzak eta hori dela eta, ez dute finala jokatuko Agirre eta Arrizabalagak. Ainhoa Ruiz Ifante eta Olatz RuizekĀ  jokatuko dute txapela lortzeko norgehiakgoka. Agirre eta Arrizabalagak, berriz, hiru edo laugarren postua eskuratzeko partida jokatuko dute, Oihana Orbegozo eta Amaia Aldairen aurka.

Txapelketan jokatutako bi partidetatik bana irabazi dute txapelketan parte hartu duten bikote bakoitzak eta sailkapena talde bereko hiru bikoteren arteko berdinketarekin amaitu da. Antolakuntzak, partidetan egindako tantoak hartu ditu kontuan sailkapena egiterako orduan baina araudiko zortzigarren artikuluak dio, berdinketaren kasuan, alde zein kontrako tantoak zenbatu behar direla. Hori horrela izanik, antolakuntzak Agirre eta Arrizabalaga finaletik kanpo utzi ditu .

Pilota jaialdia Bilboko Miribilla frontoian izngo da, eguerdiko 12:ooetan hasita. Bi partida ateak itxita jokatuko da baina zuzenean jarraitzeko aukera izango da EITB1en.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide