Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

30 lagunetik gora gerturatu ziren atzo Alonderora Naroa Agirrek aurkeztu zuen egitasmoa entzutera, eta proiektuak interes nabarmena piztu zuen. Agirrek bere Gradu Amaierako Lanetik sortutako proposamena azaldu zuen, arabiar jatorriko nesken artean esku pilota eta jarduera fisikoa sustatzeko helburuarekin.
Proiektua Zestoako pilotalekuan bizi izandako pasadizo batetik abiatu zen, partida baten ostean hainbat neskak pilotan jokatzeko gogoa zutela adierazi ziotenean. Egindako azterketaren ondorioz, beste kirol batzuetan parte hartzen duten arren, esku pilotan ez dutela parte hartzen ikusi zuen.
Egitasmoa Zestoako Udaleko teknikarien laguntzarekin jarriko da martxan; Alaitz EgaƱa eta Nora Palmitano aritu dira proiektua bideratzen. Haien esanetan, proposamena aukera egokia da bai kirola sustatzeko, bai integrazioa indartzeko.
Topaketak hilero bitan egingo dira Zestoako Kiroldegian, 10 eta 16 urte bitarteko neskei zuzenduta, eta helburua da kirolaz gozatzea, ohitura aktiboak sortzea eta etorkizunean gainerakoekin batera pilotan aritzeko bidea erraztea.
