Albisteak

Naroa Agirrek laugarren postua eskuratu du Euskal Selekzioarekin Munduko Frontball Txapelketan

Argazkia: Euskadiko Euskal Pilota Federakuntza

23 urtez azpiko kategorian lehiatu da pilotari arroarra eta laugarren postua erdietsi du Euskal selekzioarekin, Mexikon jokatutako txapelketan.

Naroa Agirre arroarra Euskal Selekzioarekin aritu da berriki Iztapalapan (Mexiko) ospatutako Munduko Frontball Txapelketan. Eskupilotako 23 urtez azpiko kategorian lehiatu da, eta bere taldeak laugarren postua lortu du.

Multzokako fasean Argentinari eta Frantziari ostean, finalerdietara sailkatu ziren. Finalaren atariko neurketan Nora Mendizabal taldekideak Frantziaren aurka galdu ondoren, larunbatean Agirrek hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida jokatu zuen Espainiaren aurka. Goiuri Zabaletak garaipena eraman zuen, eta horrenbestez euskal taldeak laugarren postua eskuratu zuen kategoria horretan. Txapela Mexikon geratu da, bertako selekzioak irabazi baitu txapelketa.

Naroa Agirreren esanetan, finalerdietan aurkari “gogorrenak” saihestu zituzten arren eta, apriori, finalerako sailkapena aldekoa bazirudien ere, laugarren postuarekin itzuli dira Euskal Herrira.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide