Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

“Negu hurbilak” filma atzo, ekainaren 9an, kultur-etxeko aretoan proiektatu zen. Mikel Ibarguren, zestoarrak eta Ibañarrietan hazitako Ekain Albitek, zuzendu dute filma Negu kolektiboaren parte direlarik. Filma, ihesaldi baten istorioan oinarritzen da eta isolamendua, itxaronaldia eta nortasun irrikaren gaiak uztartzen ditu.
Atzoko solasaldian, bi egileek filma sortzerakoan egindako ibilbideaz aritu ziren, “euskal gatazkaren inguruko pelikula ezberdin bat egin nahi genuen, ez genituen onak eta txarrak edo heroiak irudikatu” esan zuen Ekain Albitek. Zerbait humanoa egin behar genuen, gatazkaren atzean dauden norbanakoen ingurukoa. Mikel Ibargurenek, bere aldetik Zubietan bizitako magiaz irri batekin jardun zen.
