Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako Udalak 2024/25 ikasturtean martxan jarritako 12-16 urte bitarteko nerabeen parte-hartze prozesuaren baitan, nerabeen gurasoekin eta herriko eragileekin elkartu ziren atzo Gaztelekuan. Saioa Nerea Goikoetxea eta Lorea Ilundain zinegotziek, nahiz Leire Otaegi Gazteria saileko dinamizatzaileak gidatu zuten.
Lehenengo bilera gurasoekin izan zen, eta ondoren, herriko eragileekin elkartu ziren. Bi batzarretan, proiektua aurkeztu eta honen bidez lortu nahi diren helburuak azaldu ziren. Era berean, ekimen hau nola sortu zen eta orain arteko bilakaera zein izan den aurkeztu zitzaien guraso eta eragileei. Prozesuaren baitan eman diren pausoen berri eman eta etorkizunean emango diren urratsen inguruko informazioa ere partekatu zien.
Pixkanaka nerabeak beraiek proposatutako ekintzak antolatzen hasiak dira, eta hurrengo bilera gaur arratsaldean izango da 20:00tan gaztelekuan. Bertan, Akuko bira antolatzeko lehen urratsak emango dituzte parte-hartzaileek.