Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Urriaren 24an literatur solasaldia egingo da Azpeitiko Baigera aretoan, 18:30ean, Itaiak antolatuta. Oraingo honetan, “Neskamearen ipuina” (El cuento de la criada) liburuaren azterketan oinarrituko da ekitaldia, gizarte modernoetan gorputzen kontrolari eta ugalketa-eskubideei buruz hausnartzera gonbidatzen duen lana.
Eleberriaren gai nagusiak eztabaidatzeaz gain, alokairuko sabelei buruzko eztabaida ere izango da. Solasaldia jende guztiarentzat zabalik dago, eta informazio gehiago nahi dutenek edo, aldez aurretik irakurri ahal izateko, liburuaren eskuratu nahi dutenek itaiaurolaerdia@gmail.com helbidera idatzi dezakete.