Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Atzo, martxoaren 20an, Santa Engraziako ermitan grabaketa lanetan aritu zen Netflixeko lantaldea egun osoan zehar. “Esa Noche – Gau bat” izeneko filmaren eszenak grabatzen aritu ziren, eta zinema ekoizpen horrek hainbat kokaleku izan ditu: Madril, Donostia, Iruñea, eta orain, Santa Engrazia.
Film honetan Txintxua Films ekoiztetxea ari da lanean. 2008an sortu zuten Marian Fernández Pascal produktoreak eta Asier Altuna zuzendari eta gidoilariak. Ordutik hona, zortzi film luze, bi telesail eta hamahiru film labur ekoitzi dituzte.
“Esa Noche – Gau bat” filma datorren urtean estreinatuko da.