Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Zestoako Odol Emaileek, 2026an zehar herrian egingo dituzten odol-ateraketak iragarri dituzte. Ekimena ohiko tokian egingo da, Alondero aretoan (liburutegiaren azpian), eta herritarrei parte hartzeko deia luzatu diete beste behin.
Hauek dira 2026rako aurreikusitako datak:
· Urtarrilak 30, ostirala
· Martxoak 27, ostirala
· Maiatzak 25, astelehena
· Uztailak 22, asteazkena
· Irailak 25, ostirala
· Azaroak 23, astelehena
Antolatzaileek gogorarazi dutenez, transfusioa denon eskubidea da, eta odola ematea denon ardura. Haien esanetan, odol-emaileen ekarpena funtsezkoa da osasun-sistemarentzat, eta keinu txiki batek bizitza asko salba ditzake. Horregatik, zestoar guztiak animatu dituzte odol-emaile izatera edo berriz ematera.