Albisteak

Odol emaileen taldeak herritarrak eskertu nahi izan ditu pandemia garaian ematen ari diren erantzunagatik

Odol ateraketak izan ziren pasa den ostiralean kiroldegian. Odol emaile taldearen esanetan, 60 izan ziren bertaratu zirenak eta 55 pertsonek eman ahal izan zuten odola. Zestoako odol emaileen taldeak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei eta harro daudela zestoarrez ere adierazi nahi izan die; “pandemia garai hauetan ere, herritarrek tinko erantzun diete deialdiei eta gainera, emaile berriak ere geroz eta gehiago dira”. 2021eko egoera oraindik ere nahi baino txarragoa izango den arren, “itxaropentsu” daudela jakinarazi dute.
Azkenik, Zestoako bi okindegiei eskerrak eman nahi izan dizkiete, beste urte batez ogia doan eman dietelako




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide