Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Joan den otsailean kaleratu zuen Oier Arregik Zestoako Rodeo musika taldearekin grabatutako “Fluxua” bideoklipa. Sei hilabete beranduago, Napoli Film Festival-eko bideoklipen sekzioan lehiatzeko hautatu dute lana. Albistearekin “harrituta” eta “gustura” dagoela adierazi du Arregik. “Mundu osoko bideoklipak daude, oso lan profesionalak dira, irabaztea ezinezkoa dela iruditzen zait baina hautatuen artean egotea handi samarra da” azaldu du.