Oihu bat Palestinara jaialdirako sarrerak, salgai

Oihu Bat Palestinara kultur ekimenaren berri eman genuen duela aste batzuk. Euskal Herriko hainbat musikariren iniziatibaz, Palestinarekin Elkartasuna plataformarekin elkarlanean antolatutako egitasmoa da Oihu Bat Palestinara, eta musikaren bitartez palestinar erresistentziaren aldeko mezua zabaltzen ekarpena egiteko eta Palestinaren aldeko borroka babesteko nahiz bultzatzeko asmoz sortu da.

Martxoaren 21ean Durangoko Landako gunean egingo den jaialdiari esker, Palestinaren aldeko borroka sostengatuko da eta zenbait errepresio kasuri aurre egiteko ere baliatuko da, La Vuelta txirrindularitza proban egindako protestetako isunak, adibidez. Hona hemen egunean zehar egongo diren kontzertuak:

-Ahmed & Nur
-Anari
-Belako
-Bengo
-Borla
-Chuleria, joder!
-Dena
-Ezezez
-Eire
-La Furia
-Gailu
-Hofe
-Ibil Bedi
-J Martina
-Ke Lepo
-Kliki
-Lukiek
-Malakias
-Maruxak
-Merina Gris
-Mursego
-Naxker
-Nize
-Odei
-Olatz Salvador
-Silitia
-Mateo
-Zikuta & Calie

Baina bertsolariak, bakarrizketak eta ikuskizunak ere izango dira Landakon.

Joan-etorrirako eskualdeko autobusa ere egongo da: 10:40ean, Azpeitiko anbulatorio aurrean elkartuko gara, eta itzulera 02:00etan izango da, Durangotik. Zestoatik abiatuko da autobusa 10:30ean, hango autobus geralekutik, eta Azkoitian ere geldituko da, 10:50ean, Julio Urkixo etorbidea 7 zenbakiko geralekuan. Sarrerak Haginpen eros daitezke hilaren 15era arte. Ez utzi azken egunera arte!




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide