Oinarriko produktu eta elikagaien biltegiari bultzada emateko bertso saioa antolatu du Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak

Oinarrizko produktuen eta elikagaien biltegiari bultzada emateko asmoz, bertso saio antolatu du Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak irailaren 24rako. Azpeitiko Soreasu antzokian izango da emanaldia, iluntzeko 22:00etan hasita. Amaia Iturriotz, Maider Arregi, Amets Arzallus, Andoni EgaƱa eta Aitor Bizkarra ariko dira kantuan Jon Gurrutxagak egingo ditu gai-jartzaile lanak.

Saiorako sarrerak eskuragai daude jada Azpeitiko Haginpe tabernan. Egunean bertan ere erosi ahal izango dira sarrerak, Soreasun. Bestalde, oinarrizko produktuen dohaintzak egiteko aukera ere izango da saioan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide