Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Oinarrizko elikagai eta produktuen biltegiak apirileko bilketa egingo du bihar, larunbata, goizeko 10:30etatik 13:00era bitartean, Gesalaga kalean. Lekaleak, arroza, pasta, konpresak, pixoihalak, komuneko papera, esnea, olioa eta tostadak jasoko dituzte. Elikagaiak biltzeaz gain, ekarpen ekonomikoak egiteko aukera ere izango da.
Proiektuan ekarpena egiteko hiru aukera daudela gogorarazi dute biltegiko kideek: produktuak dohaintzan emanez, hileroko ekarpen ekonomikoa eginez (688 76 90 47 telefono zenbakira idatzita) eta boluntario bezala parte hartuz.
Argazkia: Urola Erdiko Kontseilu Sozialista