Albisteak

Oinarrizko elikagai eta produktuen biltegiak hileroko bilketa egingo du larunbat goizean

Oinarrizko elikagai eta produktuen biltegiak hileroko bilketa egingo du larunbat honetan,  goizeko 10:00etatik 13:00era bitartean, Gesalaga kalean. Lekaleak, arroza, pasta, konpresak, pixoihalak, komuneko papera, esnea, kakaoa, olioa eta tostadak jasoko dituzte.
Elikagaiak biltzeaz gain, ekarpen ekonomikoak egiteko aukera ere izango da. Duela hilabete batzuk 10 euro edo + kanpaina zuten martxan biltegiko kideek, horrela, herritarrek hilean hamar euro edo gehiagoko ekarpen ekonomikoa egin dezakete. Larunbateko jasoketan kanpainaren inguruko informazioa ere zabalduko da.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide