Albisteak
Oinarrizko elikagai eta produktuen biltegiak hileroko bilketa egingo du larunbatean
— 2021-11-11Oinarrizko elikagai eta produktuen biltegiak hileroko bilketa egingo du larunbat honetan, goizeko 10:00etatik 13:00era bitartean, Gesalaga kalean. Lekaleak, arroza, pasta, konpresak, pixoihalak, komuneko papera, esnea, olioa eta tostadak jasoko dituzte.
Elikagaiak biltzeaz gain, ekarpen ekonomikoak egiteko aukera ere izango da. Duela hilabete batzuk 10 euro edo + kanpaina zuten martxan biltegiko kideek, horrela, herritarrek hilean hamar euro edo gehiagoko ekarpen ekonomikoa egin dezakete. Larunbateko jasoketan kanpainaren inguruko informazioa ere zabalduko da.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide