Albisteak

Oinarrizko elikagai eta produktuen biltegiak hileroko bilketa egingo du larunbatean

Argazkia: Urola Erdiko Kontseilu Sozialista

Oinarrizko elikagai eta produktuen biltegian hileroko bilketa egingo du bihar, larunbata, goizeko 10:00etatik 13:00era bitartean, Gesalaga kalean. Lekaleak, arroza, pasta, konpresak, pixoihalak, komuneko papera, esnea, olioa eta tostadak jasoko dituzte.

Biltegiko kideek jakinarazi dute bi urte bete dituela biltegiak. Proiektua sostengatzeko kanpaina abiarazi dut  Ogi apurrik ez! Elkartasuna eta borroka lelopean. Kanpaina horren barruan, hainbat ekintza antolatu dituzte. Martxoaren 28tik apirilaren 1era bitartean, ikasleekin solasaldiak eta janari bilketak egingo dituzte Azpeitiko ikastetxeetan. Apirilaren 1ean, berriz, Joseba Tapiak kontzertua eskainiko du Azkoitiko Baztartxo antzokian. Sarrerak eskura daitezke jada, Azpeitiko Haginpe eta Azkoitiko Dean tabernetan, edo Internet bidez (hemen). Egunean bertan ere izango da sarrerak erosteko aukera, Baztartxon.

Kanpainari amaiera emateko, mobilizazioa izango dute apirilaren 8an Azpeitiko Esklabetako eraikinean, 19:00etan hasita. 22:00etan, berriz, Boot Boys eta Sofokaos taldeen kontzertuak eta DJak izango dira Azpeitiko Gaztetxean.

Bestalde, gogorarazi dute, egun, 220 pertsonak hartzen dituztela oinarrizko produktuak egunerokotasunean, baina eskaera 500dik gorakoa dela. Proiektuan parte hartu nahi dutenek hiru modutara egin dezakete ekarpena: produktuak dohaintzan emanda, hileroko ekarpen ekonomikoa eginda (horretarako, idatzi 688 769 047 telefonora) edo boluntario gisa parte hartuta-

Hemen, Ogi apurrik ez! Elkartasuna eta borroka kanpainaren bideoa:




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide