Albisteak

Oinarrizko produktu eta elikagaien biltegiak urteko lehenengo bilketa handia egingo du martxoaren 14, 15 eta 16an

Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak elikagai bilketa egingo du datorren ostegunetik larunbatera. Laugarren urtez ekingo diote oinarrizko elikagai eta higiene produktuen bilketa zein banaketari.

Zabaldutako jakinarazpenean adierazi dutenez, “Inflazioa eta zerbitzuen murrizketek gogor kolpatu dute jende askoren egunerokoa, eta beraz, inoiz baino beharrezkoagoa da antolatu eta elkartasuna praktikara eramatea.” Horregatik, herritarrei dei egiten diete bilketan parte hartzera.

Bilketa martxoaren 14, 15 eta 16an egingo dute Gelasaga kalean jarriko duten postuan. Horretaz gain, ekarpen ekonomikoak egiteko moduak ere jakinarazi dituzte: Kontu korronte bitartez ES65 3035 0020 5702 0008 5892 edo 688 76 90 47 zenbakira Bizum bat eginez.

Azpeitian, Sanjuandegiko Eroskin eta Azkoitian BM eta Eroski txikian ere entregatu ahalko dira elikagaiak.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide