Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Ostiralean Aizarnako Aitzbarna elkartean “Morroi peri egunekoa” bezala ezagutzen den mus txapelketa herrikoi azkarra egin zuten. Kartelaren arabera, 48. edizioa izan da aurtengoa eta 15 bikotek hartu zuten parte. Txapelketa irekia izaten da, baina gutxienez bikotekide batek aizarnarra izan behar du parte hartzeko.
Irabazleak Olaia Zuriarrain eta Aitor Irureta izan ziren. Bigarren sailkatu ziren Jose Mari Egiguren eta Roman Urrestilla eta hirugarren eta laugarren postuetan Tomas Bergara eta Exkerra, eta Ander Bergara eta Igor Gurrutxaga geratu ziren hurrenez hurren.
Argazkiak: Jon Egiguren eta Ane Aranburu