Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Ilusioz eta pozez hartu dituzte Olentzero eta Mari Domingi gaur goizean Arroabeko haurrek. Auzoko plazan egon dira euren zain eta jaiotzaren ondoan argazkia atera dute guztiek. Gero, eskolara joan dira denak eta han, gabon kantak abestu eta biekin hitz egiteko aukera izan dute. Zestoara ere etorri da olentzero. Haurrak eskola txikian egon dira berarekin.
Hemen dituzue gaur goizean hartutako argazki batzuk:
Arroabea
Zestoa