Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Duela urte batzuk herrigunean Olentzeroren etorrera indartu nahian guraso talde bat elkartu zen Gaztedi saiarekin batera abenduaren 24ko etorrera pixka bat ikusgarriago egiteko asmotan. Aurten ere, ari dira etorrera antolatzen, baina helburu berri bat jarri dio taldeak bere buruari: “azken urteetan gabon kanten tradizioa, umeen artean galtzen doala ikusita, berreskuratzen hasteko asmotan” dabitza eta horretarako entsegu egunak jarri dituzte haur guztientzat. Abenduaren 12an, 20an eta 21ean elkartuko dira Gaztelekuan, arratsaldeko 17:30ean.