Albisteak

Olentzerotako afaria egingo dute ostiralean Arroabean

Gabonak amaitu berritan, gabonetako ospakizunei ostiralean emango diete amaiera Arroabeko bizilagunek. Abenduaren 24ko Gabon Eskean bildutako dirua erabilita, Olentzerotako afaria antolatu dute kantuan atera zirenei zuzenduta. Ostiralean, hilaren 9an, izango da afaria Ederki Elkartean. Haurrentzako hitzordua 20:00etan izango da, eta 14 urtetik gorakoek 21:00etan hasiko dute afaria.

Izen-ematea Txara dendan egin beharko da eta interesdunek gaur, asteazkena, izango dute azken eguna horretarako.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide