Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Larunbatean jokatuko da 38. Ondarbasoko Igoera. Guztira 25 txirrindulari izango dira lehian, eta hiru kilometroko igoerari egin beharko diote aurre, plazatik abiatuta Ondarbasoraino. Froga erlojupekoa izango da, eta Zestoako Txirrindulari Elkarteak irteera ordutegiak zehaztu ditu: lehen parte-hartzailea goizeko 11:00etan aterako da.
Antolatzaileek herritarrei dei egin diete bai Ondarbasora igo eta txirrindulariei bertan animoak emateko, bai plazako irteeran giroa berotzera hurbiltzeko, parte-hartzaileentzat oso lagungarria baita. Horrez gain, Agiro mendi taldeak goizeko 9:30ean, Gurutzetik, hasiko den irteera antolatu du, oinez igotzeko eta bidean zehar txirrindulariak animatzeko aukera izan dezaten.
Sari banaketa, berriz, 13:00etan plazan egingo da.
XXXVIII. ONDARBASO IGOERAKO IRTEERAK
11:00 Gotzon Lizaso
11:03 Leire Lopetegui
11:06 Irati Otaño
11:09 Iker Olkoz
11:12 Jon Irure
11:15 Luken Etxeberria
11:18 Pello Gerenabarrena
11:21 Iker Gonzalez
11:24 Larraitz Zumeta
11:27 Lander Arrazola
11:30 Alex Olaizola
11:33 Yosu Illarramendi
11:36 Jon Aizpurua
11:39 Jurdan Regillaga
11:42 Unai Olaizola
11:45 Iñaki Zubimendi
11:48 Ioritz Arantzeta
11:51 Mikel Jauregi
11:54 Sathya Paz
11:57 Aritz Elustondo
12:00 Gaskon Etxeberria
12:03 Iñaki Gabarain
12:06 Julen Uranga
12:09 Oier Ibarguren**
12:12 Jon Mendia
** Klasifikazio ofizialetik kanpo izango da